Llamar Página web

Farapi Koop Diziplina anitzetatik lan egiten duen aholkularitza gara:
🖐️ Partaidetza eta komunitategintza.
🟣 Feminismoa.
🌱 Erakundeen eraldaketa.

Auzoko espazioen etorkizunari buruz elkarrekin erabakitzeko partaidetza prozesua abiatu dute Ereñotzuko Auzo Udalak eta ...
21/10/2026

Auzoko espazioen etorkizunari buruz elkarrekin erabakitzeko partaidetza prozesua abiatu dute Ereñotzuko Auzo Udalak eta Olak auzo elkarteak, Farapiren bidelaguntzarekin.

Zein espazio behar ditu Ereñotzuk? Zertarako erabili nahiko lituzkete herritarrek? Zer egin daiteke gaur egun dituztenekin? Horren inguruan hausnartuko dute Biziberritu deituriko prozesuan.

Gehiago jakiteko, irakurri hemen Kronikak argitaratu duen albistea:

Biziberritu prozesua jarri dute martxan Ereñotzun, auzoak behar dituen espazioen inguruko lanketa egiteko, eta erabakitzeko zein apustu eta inbertsio egin behar diren, azpiegiturei eta eraikinei dagokienean.  

Erakunde bat ikuspegi feministatik aztertu nahi badugu, besteak beste, honako galdera hauek egin behar dizkiogu geure bu...
14/10/2026

Erakunde bat ikuspegi feministatik aztertu nahi badugu, besteak beste, honako galdera hauek egin behar dizkiogu geure buruari:
💭 Nola antolatzen gara?
💭 Nola hartzen ditugu erabakiak?
💭 Nola banatzen ditugu ardurak?
💭 Zer baloratzen dugu, eta zer uzten dugu ikusezin?

Galdera horiek egitea bereziki interesgarria da erakunde feminizatuetan, hau da, langileen gehiengoa edo langile guztiak emakumeak diren erakundeetan.
Izan ere, emakumez osatutako erakunde batean dinamika patriarkalak gaindituta egongo direla pentsa dezakegu. Baina erakunde feminizatua izateak ez du, berez, erakunde feminista izatea esan nahi.

Azken batean, guztiok hazi eta hezi gara gizarte patriarkal batean, eta gizarte horretan ikasitako balio, rol, harreman eta egiteko moduak lantokira ere eraman ditzakegu, konturatu gabe bada ere. Horregatik, erakunde feminista baterantz abiatzea ez da soilik emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak aztertzea. Antolakuntzaren egiturak, kulturak, botere-harremanek, zaintzek, erabakiak hartzeko moduek eta eguneroko praktikek ere ikuspegi feminista behar dute.

Farapin, lan-eredu feministagoak eraikitzeko prozesuetan bidelagun aritzen gara. Zuen erakundean bide horri ekin nahi badiozue, hitz egin dezagun!
📩 [email protected]

🔗 G*i honetan sakontzeko eta inspiraziorako baliabideak ezagutzeko, irakurri artikulu osoa gure webgunean: https://www.farapi.eus/eskuartean/erakunde-feminizatua-ez-da-nahitaez-erakunde-feminista/

Emakumez osatutako erakunde eta enpresetan ere garrantzitsua da ikuspegi feminista lantzea. Lan egiteko moduak zalantzan jarri, ikuspegi kritikoa landu eta tresna zehatzak sortzeko aholkularitza eskaintzen du Farapi kooperatibak.

  ez da bizileku berrira iristean egiten den lehen ekintza edo une puntual bat. Harrera komunitatea eta herrigintza erai...
23/09/2026

ez da bizileku berrira iristean egiten den lehen ekintza edo une puntual bat. Harrera komunitatea eta herrigintza eraikitzeko lehen urratsetako bat da; eta, horregatik, epe luzeko begirada, zaintza eta elkarrekiko aitortza eskatzen ditu.

Baina nondik egiten dugu harrera? Asimilaziotik, pertsona berriei dagoeneko badagoen horretara egokitzea eskatuz? Edo kulturartekotasun kritikotik, aniztasunak komunitatea bera ere eraldatzeko aukera eskaintzen duela ulertuz?

Horren inguruan hausnartu dugu gure webgunean:

Gero eta udalerri eta komunitate gehiagok egiten diote aurre galdera berari: nola egin harrera gure herrira iristen diren pertsona berriei? Farapin uste dugu harrera ez dela bizileku berrira iristean egiten den lehen ekintza edo une puntual bat. Harrera komunitatea eta herrigintza eraikitzeko lehen....

30/07/2026

Hamaika proiektutan burubelarri aritu ondoren, azkenean iritsi da atseden hartzeko unea: oporretan goaz! 🎉

Deskonektatzeko, indarrak berritzeko eta ondo merezitako atsedenaz gozatzeko garaia da.

Abuztuaren 31n itzuliko gara. Ordura arte, uda ederra izan dezazuela. 💜

📗 2025eko gardentasun txostena prest dugu.Zenbakietatik harago, gure lan egiteko modua, bizigarritasunaren alde egiten d...
24/07/2026

📗 2025eko gardentasun txostena prest dugu.

Zenbakietatik harago, gure lan egiteko modua, bizigarritasunaren alde egiten dugun apustua, urtean zehar partekatu ditugun ezagutzak, egindako hausnarketak eta etorkizunera begira ditugun erronkak ere bildu ditugu txostenean. Izan ere, gardentasuna guretzat ez da kontuak erakustea bakarrik; proiektuaren barruan gertatzen dena zintzotasunez partekatzea ere bada.

Txostena irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. Espero dugu gure urteko ibilbidea ezagutzeko ez ezik, zuen proiektuetara ekartzeko hausnarketak pizteko ere baliagarria izatea.

🔗 https://www.farapi.eus/eskuartean/egindako-bideari-begira-2025eko-gardentasun-txostena/

#2025

Urtero bezala, aurten ere Farapiren gardentasun txostena argitaratu dugu. Bertan, 2025ean egindako bidea partekatu nahi izan dugu: proiektuak, kontu ekonomikoak, lan-taldean izandako aldaketak, ikasitakoak eta datozen urteetara begira ditugun erronkak.

Kaleak denonak direla esaten dugu. Baina denontzat seguruak al dira? Iruran partaidetza prozesu bat abiatu dute herriko ...
22/07/2026

Kaleak denonak direla esaten dugu. Baina denontzat seguruak al dira? Iruran partaidetza prozesu bat abiatu dute herriko emakumeekin, puntu beltz horiek seinalatzeko eta bertan egin daitezkeen esku-hartzeak proposatzeko.

Prozesu horretan bidelagun izaten ari da Farapi, eta lanketari ekiteko hirigintza feministaz mintzatu gara. Zer behar du espazio batek feminista izateko? Zein leku identifikatzen ditugu Iruran irizpide horiek betetzen ez dituztenak? Identifikazioa egin ondoren, puntu horietako batzuk bisitatu genituen elkarrekin, espazio horien ezaugarriak eta gabeziak aztertzeko.

Eskerrik asko Tolosaldeko Atariari prozesuaren berri emateagatik. Pozten gaitu halako gaiek hedabideetan ere oihartzuna izateak: https://ataria.eus/irura/1783941581813-herriko-puntu-beltzen-mapa-osatuta-neurriak-hartuko-ditu-udalak

Farapik gidatutako prozesuan 15 puntu beltz identifikatu eta gune horietarako hainbat hobekuntza proposatu dituzte. Hirigintza feministaren ikuspegia landu dute asteotan.

Askotan entzuten dugu haurrak etorkizuna direla, baina oraina ere badira. Haien ahotsa ezinbestekoa da auzo biziagoak, p...
20/07/2026

Askotan entzuten dugu haurrak etorkizuna direla, baina oraina ere badira. Haien ahotsa ezinbestekoa da auzo biziagoak, parte-hartzaileagoak eta denontzako hobeak eraikitzeko.

Aurten ere argi utzi digute hori Altza, Bidebieta eta Intxaurrondoko haurrek. Auzoko Ahotsak!, Donostiako Ekialde Barrutiko haurren parte-hartze organoan, kirola eta jarduera fisikoa izan dira aurtengo lanketaren ardatza. Aurreko urteetako hausnarketa eta proposamenetatik abiatuta, gaian sakondu eta auzoetan kirol-jarduerak diseinatu eta antolatu dituzte, beste haur batzuk ere mugimenduan jarriz.

Ikasturteari amaiera emateko antolatutako jarduera horietan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 427 ikaslek hartu dute parte. Auzoak aktibatu, elkartu eta elkarrekin gozatzeko aukera paregabea izan da.

Farapitik bidelagun izan gara prozesu honetan, eta oso pozgarria izan da haurrek erakutsi duten inplikazioa, sormena eta konpromisoa gertutik bizitzea.

Eskerrik asko, eta aupa zuek!

Zure erakundean ekitaterantz beste urrats bat eman nahi duzu?Hemen duzu aukera.Irailean, eLankidetzak lankidetza-erakund...
07/07/2026

Zure erakundean ekitaterantz beste urrats bat eman nahi duzu?

Hemen duzu aukera.

Irailean, eLankidetzak lankidetza-erakundeentzako dirulaguntzak argitaratuko ditu, genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak bultzatzeko.

Laguntza hauek irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude, funtzionamenduaren maila guztietan dauden genero-desberdintasunak identifikatu eta gainditzeko prozesuak sustatzeko, baita antolaketa-kultura eraldatzeko ere.

📩 Jarri gurekin harremanetan, eta zure erakundearentzat egon daitezkeen aukerak elkarrekin aztertuko ditugu: [email protected]

10/06/2026

2025ean zehar, Bitartean Jolasean Entretanto Entretente elkarteak bide berri bati ekin zion Farapirekin, hausnarketaz, ikaskuntzaz eta eraikuntza kolektiboz betea. Ibilbide horretatik Genero Ekitatearen Aldeko Ekintza Planaren 2026–2031 haziak sortu dira. Erakunde feminista, antirrazista eta intersekzionala lantzera doaz Bitartean Jolaseaneko lagunak.

Kolektibotasunetik sortutako plana da, lan-taldearen ideiekin, esperientziekin eta konpromisoekin ereinda, sustrai sendo eta koherenteagoekin hazten jarraitzeko.

Zorionak Bitartean Jolaseaneko lan-talde ederrari zuen ausardiagatik, eta eskerrik asko Elankidetzari, abentura berri honi ekiteko aukera emateagatik. Hemen irakur dezakezu plana: bitarteanjolasean.org

🌸 Haziak erein, elkarrekin loratzeko.

Dirección

Mundaiz Bidea 10, 23. Bulegoa
Donostia-San Sebastián
20012

Teléfono

+34943003585

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Farapi Koop publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir