21/10/2026
📢 Eibarko KIUBa Errebal Plaziara lekualdatu da!
🛍️ Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak Errebal Plazako lokal batean emango du aurrerantzean arreta, herritarrengana gehiago hurbiltzeko eta zerbitzua ezagutarazteko.
📊 2025ean, 1.381 kontsulta artatu eta 220 erreklamazio bideratu zituen, kontsumitzaileen zalantzak argitzen eta haien eskubideak defendatzen laguntzeko.
💡 Faktura, kontratu, hornidura edo bestelako kontsumo-zerbitzuren batekin arazorik duzu? KIUBak informazioa, orientazioa eta laguntza eskaintzen dizkizu.
📍 Kokapen berria: Errebal Plaza
🕘 Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, hitzorduarekin.
📞 943 20 38 43
✉️ [email protected]
Zugandik gertuago, kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak ezagutu eta defendatzeko.
2025ean, 1.381 kontsulta jaso eta 220 erreklamazio bideratu zituen. Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak asteazken honetan estreinatuko du kokapen berria, bere lana herritarrei gerturatzea helburu.