25/09/2026
Ikasturte honetan ere jatorri arabiarra duten neskentzat pilota saioak izango dira Naroa Agirrerekin
Ikasturte honetan ere jatorri arabiarra duten neskentzat esku pilota ikastaroa antolatu da. Saio hauen gidaria, iaz bezala, Naroa Agirre izango da eta hilean bi saio egingo dituzte larunbat goizetan. Kiroldegiko frontoian izango dira saioak eta ikasturte honetan parte-hartzaileen adin tartea zabalduko da. Aurreko ikasturtean, saioak 10-14 urte bitarteko gaztetxoentzat izan baziren ere, ikasturte honetan gazteagoek ere parte hartu ahal izango dute.
Naroa Agirrek, Gradu Amaierako Lanean neska arabiarrek esku pilotan zergatik ez duten jokatzen aztertu zuen eta hortik sortu zen saio hauek antolatzearen ideia. Helburua, neska hauek gainerako haurrekin batera pilotan parte hartzera iristea da.
Saio hauetan parte hartu nahi duten neskek, dagoeneko izena eman dezakete Kiroldegian edo Azpeitiko eta Zestoako ikastetxeetan.
Lehenengo hiruhilekoko saioak dagoeneko zehaztu dituzte, eta lehenengo saioa urriaren 4an (igandea) izango da. Gabonak bitartean egingo dituzten gainerako saioak ondorengoak dira: urriak 17, urriak 31, azaroak 14, abenduak 5 eta abenduak 12.
📸 Aitor Zabala, Noticias de Gipuzkoa