Zizurkilgo Udala

Cómo llegar Página web

Zizurkilgo Udala Zizurkilgo Udalaren Facebook orrialdea

✨ TEODORO HERNANDORENA XXV. IPUIN LEHIAKETA ✨Oraindik ez duzu parte hartu? Ez galdu aukera!Teodoro Hernandorena ✍️ Ipuin...
05/11/2026

✨ TEODORO HERNANDORENA XXV. IPUIN LEHIAKETA ✨

Oraindik ez duzu parte hartu? Ez galdu aukera!

Teodoro Hernandorena ✍️ Ipuin Lehiaketako XXV. edizioan parte hartzeko epea laster itxiko da.

⏳Azaroaren 16ko arratsaldeko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira lanak Udal bulegoetan.
🦋 Sei urtetik aurrera edonork parte hartu dezake.

🔗 Parte hartzeko xehetasun guztiak eta arauak: https://labur.eus/2026-IPUIN-LEHIAKETA

📢 Geuretik Sortuak-en IV edizioa 📢Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoak laugarren edizioaren izen-ematea martxan jar...
05/11/2026

📢 Geuretik Sortuak-en IV edizioa 📢

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoak laugarren edizioaren izen-ematea martxan jarri du.
🗓️ Sortzaileek azaroaren 14ra bitarte (hau barne, gauerdira arte) dute euren proiektuak bidaltzeko epea.

ℹ️ Deialdia, oinarriak eta izena emateko prozedura Udalbiltzako webguneko “Geuretik Sortuak” eta “Gardentasuna” ataletan daude ikusgai.

👉 Euskarazko kultura sustatu eta askotariko proiektuen bizitza-ziklo osoa (sormenetik berau gizarteratu artekoa) diruz eta azpiegituraz laguntzeko helburua du proiektuak.

Diziplina ezberdinetako proiektuak jasoko dira edizio honetan ere: Literatura, Komikigintza, Antzerkigintza eta Arte Eszenikoak (poesia, performancea, dantza, bertsolaritza…).🎭📚🎤

🔗 Informazio gehiago: labur.eus/geuretiksortua-IV

Frantziako Tour-eko lehen euskaldunari omenaldia egingo diote ostiral honetan, Urkamendi Elkartean, Zizurkilen, afari-om...
04/11/2026

Frantziako Tour-eko lehen euskaldunari omenaldia egingo diote ostiral honetan, Urkamendi Elkartean, Zizurkilen, afari-omenaldiaren bidez.

👉 Ion Izagirre, Andres Rubiños, Luca Martinez, Maite Urteaga eta Xabier Mikel Azparren omenduko dituzte. Hau da, lau txirrindulari eta master mailako Munduko Halterofilia Txapelketan urrezko domina eskuratu duen herritarra.

🗓️Azaroak 6
🕕 21:00
📍Urkamendi Elkartea

BAKARRIZKETA - TABUEN KUTXATIK ESZENARAZizurkilgo Udalak Iñurri elkartearen aldarrikapenekin bat egin eta Iñurriren lana...
04/11/2026

BAKARRIZKETA - TABUEN KUTXATIK ESZENARA

Zizurkilgo Udalak Iñurri elkartearen aldarrikapenekin bat egin eta Iñurriren lana Zizurkilera ekarri nahi izan du.

👉 Iñurriren Bakarrizketa – Tabuen kutxatik eszenara Zizurkilen izango da igande honetan. Espazio publikoan minbizia normalizatzen eta begirada soziala penatik ahalduntzera aldatzen laguntzen duen bakarrizketa.

Komedia = Drama + Denbora🎭⏳

🗓️ Azaroak 8, igandea
🕠 18:30
📍 Atxulondo kultur etxea

Azaroaren 29an egingo diren Espainiako hauteskunde orokorren zozketa egin da. 👉 Mahaikide izatea egokitu zaien herritarr...
04/11/2026

Azaroaren 29an egingo diren Espainiako hauteskunde orokorren zozketa egin da.

👉 Mahaikide izatea egokitu zaien herritarrek datozen egunotan jasoko dute jakinarazpen ofiziala, Udaltzaingoaren bidez.

🔗 Informazio gehiago Zizurkilgo Udalaren webgunean.

Aiztondo Mankomunitateak gizarte langile bat kontratatzeko deialdia zabaldu du, adineko pertsonei zuzendutako zaintza pr...
03/11/2026

Aiztondo Mankomunitateak gizarte langile bat kontratatzeko deialdia zabaldu du, adineko pertsonei zuzendutako zaintza programa garatzeko.

👉 Lanaldi osoko hiru urteko iraupena izango duen aldi baterakoa lanpostua izango da.

ℹ️ Informazio gehiago eta oinarriak Zizurkilgo Udalaren webgunean.
🔗 Lanbideko esteka: https://labur.eus/laneskaintza-aiztondo

🎬 GOAZEN TELESIALAREN AURRESTREINALDIA ZIZURKILEN!👉 Azaroaren 14an, Goazen! telesailaren 13. denboraldiaren aurrestreina...
03/11/2026

🎬 GOAZEN TELESIALAREN AURRESTREINALDIA ZIZURKILEN!

👉 Azaroaren 14an, Goazen! telesailaren 13. denboraldiaren aurrestreinaldia izango da Atxulondo kultur etxean.

🎟️ Bertaratzeko gonbidapena beharrezkoa izango da.
Gonbidapenak Udal-bulegoetan eskura daitezke.

Eskuratu zure gonbidapena guztiak agortu baino lehen!

🗓️ Azaroak 14, larunbata
🕠 17:30
📍 Atxulondo kultur etxea

03/11/2026

Azaroaren 24ra arte Zizurkilgo liburutegiko erakusgunean Maria Pilar Horrego artista kubatarraren koadroak izango dira ikusgai. Artelanak saltzetik lortutako dirua Kubara bideratuko da.

Udalak, joan den astean, abiadura murrizteko koskak jarri zituen Ugare auzoko errepidean, bide-segurtasuna hobetzeko hel...
02/11/2026

Udalak, joan den astean, abiadura murrizteko koskak jarri zituen Ugare auzoko errepidean, bide-segurtasuna hobetzeko helburuarekin.

‼️ Asteburuan, ordea, koskak kendu eta hondatu dituzte.

Udalak gogorarazi nahi du neurri horiek guztion segurtasuna babesteko hartu direla eta bide-segurtasuna guztion ardura dela.

📢 Eusko Jaurlaritzak EMANTZIPA-LAB antolatu du, landa-eremuko gazteen emantzipazioa eta etorkizuneko aukerak lantzeko ja...
02/11/2026

📢 Eusko Jaurlaritzak EMANTZIPA-LAB antolatu du, landa-eremuko gazteen emantzipazioa eta etorkizuneko aukerak lantzeko jardunaldiak.

👉 Ideiak partekatzeko, esperientziak ezagutzeko eta landa-inguruneko gazteen egoeraz eta erronkez hausnartzeko topagunea izango da.

ℹ️ Eusko Jaurlaritzak egindako azterlan baten arabera, landa-eremuko gazteen erdiak baino gehiagok beren udalerrian bertan emantzipatu nahi dute. Zizurkilen ere badira herrian bertan bizitza-proiektua garatu nahi duten gazteak.

Horregatik, herriko gazteak parte hartzera animatu nahi ditugu: zuen ahotsa, iritziak eta proposamenak garrantzitsuak dira landa-eremuko etorkizuna eraikitzeko.

Donostiako autobus geltokitik garraio-zerbitzua egongo da.
📅 Azaroak 21, larunbata
🕙 10:00-17:00
📍 La Arboleda aterpetxea

📝 Izena emateko: QR kodearen bidez, 621 159 275 telefonoan edo [email protected] helbidean.

Dirección

Teodoro Hernandorena, 6
Cizurquil
20159

Horario de apertura

Lunes 09:00 - 14:00
Martes 09:00 - 14:00
Miércoles 09:00 - 14:00
Jueves 09:00 - 14:00
Viernes 09:00 - 14:00

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Zizurkilgo Udala publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría

Servicios Gubernamentales cercanos