Geoparkea - Geoparque de la Costa Vasca

Cómo llegar Página web

Geoparkea - Geoparque de la Costa Vasca Euskal Kostaldeko Geoparkea: ezagutu beharreko lurraldea / Geoparque de la Costa Vasca: un territorio a descubrir

Euskal Kostaldeko Geoparkea
Geoparque Mundial UNESCO de la Costa Vasca
Basque Coast UNESCO Global Geopark
Géoparc Mondial UNESCO de la Côte Basque
--
3 municipalities are part of the Basque Coast UNESCO Global Geopark: Mutriku | Deba | Zumaia

📌 Jardunaldien aurretik Leire Barriusori egindako elkarrizketa hau ⬇️ publikatu gabe geneukan, eta egia esanda, mezu oso...
21/10/2026

📌 Jardunaldien aurretik Leire Barriusori egindako elkarrizketa hau ⬇️ publikatu gabe geneukan, eta egia esanda, mezu oso garrantzitsuak daude bertan.

Deba Turismo Mutriku Turismoa Zumaia Turismoa Geoparques Españoles de la Unesco Global Geoparks Network

Komunikazioa eta interpretazioa ardatz izango dituzten Geoparkeen Sareko XI. Jardunaldi Irekiak egingo dituzte datorren astean Euskal Kostaldeko Geoparkean. Geoparkeko gerentea da Leire Barriuso (Eibar, 1970), eta topaketen asmoen inguruan hitz egin du.

📌 Next stop de las Jornadas Abiertas de la Red Española de Geoparques: las bellas tierras y la maravillosa geología de l...
19/10/2026

📌 Next stop de las Jornadas Abiertas de la Red Española de Geoparques: las bellas tierras y la maravillosa geología de la Galicia Atlántica. Nos vemos en 2027 en Xeoparque Cabo Ortegal!! 🙌🏻👏🏻
Geoparques Españoles de la Unesco Global Geoparks Network

Las XI Jornadas Abiertas de la Red Española de Geoparques Mundiales de la UNESCO se celebraron con éxito en el Geoparque de la Costa Vasca, con la participación de un centenar de representantes de 18 geoparques de toda España. Bajo el lema «Todo cuenta: interpretar...

14/10/2026

📌 Interes handia piztu dute pasa den astean ospatu genituen interpretazioaren eta komunikazioaren inguruko Geoparkeen Sarearen XI. Jardunaldi Irekiek. Eskerrik asko denoi!! 👏🏼💪🏼
Mutriku Turismoa Deba Turismo Zumaia Turismoa Geoparques Españoles de la Unesco Global Geoparks Network

Arrakastaz bukatu dira Geoparkeak antolatutako XI. Jardunaldi Irekiak

📌 Landa-irteera eguna Geoparkeen Sarearen Jardunaldi Irekien baitan. Debako Historiaurreko Bailara (HAB) ibilbidearen ha...
08/10/2026

📌 Landa-irteera eguna Geoparkeen Sarearen Jardunaldi Irekien baitan.

Debako Historiaurreko Bailara (HAB) ibilbidearen hasierako zatia egin dugu lehenbizi. Geldiune bakoitzean interpretazio ikuspuntutik gauzak nola eta zergatik landu diren horrela sakon azaldu zaizkie bisitarie.

Handik Mutrikura jo dugu. Eguraldia ez da aproposena izan, baina hala ere, jendea liluratuta geratu da Mutrikuko erdigune historikoaren edertasunarekin. Arrietakuako jauregia gutxi balitz, zesta punta esperientziarekin ere animatu dira Miruaitz frontoian, euskal kulturaren ikurretako bat. Eta kontuz... Ikusi dugun abilezia eta grina ikusita, pare bat entrenamendu gehiagorekin, bat baino gehiago bi pareta eta dejada txokoan egiteko g*i ikusten dugu 😉. Aupa zuek, mundialak zarete benetan!!! 💪🏼

Eta geoparke ezberdinetako tokiko produktuen ohiko afari goxo batekin emango diegu bukaera Geoparkeen Sarearen XI. Jardunaldi Irekiei. ESKERRIK ASKO bihotz-bihotzez ❤️‍🔥 era batean edo bestean, jardunaldi hauetan parte hartu duzuen guztioi! 👏🏼


Deba Turismo Mutriku Turismoa Zumaia Turismoa Gipuzkoa Turismoa Global Geoparks Network Geoparques Españoles de la Unesco Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Debako Udala Debabarrena Turismo Basquetour

📌 Geoparkeen Sarearen XI. Jardunaldi Irekiak 🗣️Gaur eman diogu hasiera ofiziala Jardunaldi Irekiei agintarien hitz eta a...
07/10/2026

📌 Geoparkeen Sarearen XI. Jardunaldi Irekiak 🗣️

Gaur eman diogu hasiera ofiziala Jardunaldi Irekiei agintarien hitz eta argazki ofizialarekin. Bigarren argazkian, ezkerretik eskuinera: Clara Navas, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria; Alazne Txurruka, Debako alkatea; Ainhize Azpiazu, Mutrikuko alkatea eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko presidentea;
Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea; Isabel Ortega, UNESCOrekin Lankidetzarako Espainiako Batzorde Nazionaleko idazkari nagusiaren ondokoa; eta Adolfo Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendaria. Eskerrik asko denoi babesa ematera etortzeagatik!

Irekiera ofizialaren ostean, Lurraren historiaren irakurketa jarraitua gauzatu dugu, Asier Hilarioren gidaritzapean eta beste hiru geoparkeko ordezkarien laguntzarekin. Ederra izan da geoparkeek kontatzen dizkiguten Lurraren historiaren pieza guztiak ondo lotuta entzutea. Denak zentzua dauka! 🥰

Juan Carlos Utiel Alfarok, Espainiako Geologia Elkartearen Geologia-Ondarearen batzordetik, "¿De qué interpretación hablamos?" hitzaldia eskeini dizkigu, interpretazioa zer den, eta honen nondik-norakoak abiapuntu bezala hobeto ezagutzeko.

Jardunaldi Irekien lehenengo blokeak, panelak eta geoibilbideak jorratu ditu. Bigarren blokean bisita gidatuen txanda heldu da. Zientzia-dibulgatzaile baten "motxilak" zer eraman behar duen ere ikasi dugu Gonzalo Fernández de Castrori esker, oso analogia ona!! 👏🏼

Hirugarren blokean interpretazio zentroei buruz biziki eztabaidatu da, eta goizeko azken blokean, Catalunya Central, Montañas do Courel, Euskal Kostaldeko eta Cabo Ortegal Geoparkeetako ordezkariek hartu dute parte. Interpretazio materialaren garrantzia, eta formatu ezberdinen erabilera egokia, beste behin ere, agerian geratu da.

Orokorrean, g*i eta ekimen oso interesgarriak jarri dituzte mahai g*inean partehartzaile guztiek, publikoaren artean galderak eta interesa piztuz.

Goizeko aurkezpenak bukatzeko, Leongo Unibertsitateko Aroa Costa Feito ikerlariak, "Análisis neurofisiológico del impacto cognitivo y emocional de los turistas en Geoparkea" ikerketaren lehen emaitzak aurreratu dizkigu. Ikerketa hau gogoratzen? 😉

Azkenik, Libe Oteguik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendariak, eman die amaiera jardunaldi irekien hitzaldi eta aurkezpenen parteari. Eskerrik asko Gipuzkoa Turismoa zuen konpromezuarengatik!

Eta mokadutxo bat jan eta ohiko talde-argazkia atera bezain laster, bisitariek bisita gidatua egin ahal izan dute Zumaian zehar, flyscha gertutik ezagutzeko, baita euskal tradizio eta bitxikeriak.

Egun potentea, ezta? Gauean eta bihar gehiago... eta agian, hobeto! 😜

Geoparques Españoles de la Unesco Global Geoparks Network Basquetour Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Zumaia Turismoa Deba Turismo Mutriku Turismoa Debako Udala Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco UNESCO en español Unesco Earth Sciences and Geoparks European Geoparks Network

📌 Geoparkeen Sarearen XI. Jardunaldi Irekiei bihar hasiera ofiziala eman aurretik, Geoparkeen Sareak bilera itxia egin d...
06/10/2026

📌 Geoparkeen Sarearen XI. Jardunaldi Irekiei bihar hasiera ofiziala eman aurretik, Geoparkeen Sareak bilera itxia egin du gaur arratsaldean Zumaian, Estatuko 18 geoparkeen partaidetzarekin. Batzar honetan martxan dauden proiektu eta ekimen ezberdinak aztertu dira, baita elkarlanean aritzeko egitasmo berriak planteatu ere.

Ondoren, txalapartak berez dauzkan erritmo eta doinu zirraragarri eta mistikoek lagunduta, Jardunaldi Irekien ongietorri ekitaldian 🎶 murgildu gara buru-belarri.

Bihar goizean egingo dugu jardunaldien irekiera ofiziala. Momentuz, jendea pozik eta gogotsu! 💪🏼😍
Zumaia Turismoa Mutriku Turismoa Deba Turismo Geoparques Españoles de la Unesco Global Geoparks Network

📌 Heidelberg eta Sorbona unibertsitateko ikasleak egon dira gurekin aste honetan geoparkeko flyscha aztertzen. Eskerrik ...
03/10/2026

📌 Heidelberg eta Sorbona unibertsitateko ikasleak egon dira gurekin aste honetan geoparkeko flyscha aztertzen. Eskerrik asko gurera etortzeagatik!! 🥰
Universität Heidelberg Sorbonne Université Faculté des Sciences de Sorbonne Université Geoparques Españoles de la Unesco Global Geoparks Network

📌 Urriaren 6an, Geoparkeen Sarearen Jardunaldi Irekien atarian, eta "Geodibertsitatea gure atarian" lelopean, ospatuko d...
01/10/2026

📌 Urriaren 6an, Geoparkeen Sarearen Jardunaldi Irekien atarian, eta "Geodibertsitatea gure atarian" lelopean, ospatuko da aurten Geodibertsitatearen Eguna, International Geodiversity Day ⛏️✊🏼

Global Geoparks Network Geoparques Españoles de la Unesco
🔗 https://www.geodiversityday.org/

🛎️ Astebete bakarrik falta da!!! 💪🏼🗓️ Urriaren 7an eta 8an, Geoparkeen Sarearen XI. Jardunaldi Irekiak antolatu eta hart...
30/09/2026

🛎️ Astebete bakarrik falta da!!! 💪🏼

🗓️ Urriaren 7an eta 8an, Geoparkeen Sarearen XI. Jardunaldi Irekiak antolatu eta hartuko ditu Geoparkeak 🤗.

🗣️ "Garena kontatu. Geoparke bat interpretatu eta komunikatu" lelopean, Estatuko 18 geoparkeetako ordezkariak izango ditugu gurean.

❤️‍🔥 Ez galdu hitzaldi, geoparke eta pertsona interesgarriak ezagutzeko aukera polit hau. Landa-irteera ederrak ere prestatu ditugu bertakoek zein kanpokoek Geoparkea ederki ezagutu dezaten! 💪🏼

🔗 Info guztia 👉🏻 https://geoparkea.eus/eu/jardunaldi-irekiak (esteka biografian ere daukazu)


Deba Turismo Mutriku Turismoa Zumaia Turismoa Gipuzkoa Turismoa Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Geoparques Españoles de la Unesco European Geoparks Network Global Geoparks Network Basquetour

📌 XI. Jardunaldi Irekietarako izen-emateak itxi dira, edukiera osoa arrakastaz bete ondoren 💪🏼👏🏼.Urriaren 7tik 8ra Euska...
28/09/2026

📌 XI. Jardunaldi Irekietarako izen-emateak itxi dira, edukiera osoa arrakastaz bete ondoren 💪🏼👏🏼.

Urriaren 7tik 8ra Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo diren Munduko Geoparkeen Estatuko Sarearen XI. Jardunaldi Irekiaetarako parte-hartze handia lortu ondoren, izena emateko epea ofizialki itxi dugu. Geoparkearen antolakuntzak biziki eskertzen du jendeak erakutsi duen interes handia, edizio honetarako aurreikusitako bertaratze kupoa aldez aurretik osatzea ahalbidetu baitu.

Behin betiko xehetasunak, hitzaldien ordutegiak eta g*iak eta topaketako ekitaldi guztietarako jarraibideak Geoparkearen webgunean kontsulta daitezke dagoeneko. x

Deba Turismo Mutriku Turismoa Zumaia Turismoa Geoparques Españoles de la Unesco European Geoparks Network Global Geoparks Network

Geoparkeen Sarearen XI. Jardunaldi Irekietarako toki guztiak bete dira eta izen-ematea itxi da

Dirección

Deba
20820

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Geoparkea - Geoparque de la Costa Vasca publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría