EH Bildu Gorliz

Cómo llegar

EH Bildu Gorliz Gorlizko EH Bilduren orrialdea

Azaroaren 14an Bilboko kaleak jendez lepo beteko ditugu Badatorren Euskal Herria defendatzeko!, Gorliztarrok ere bertan ...
29/10/2026

Azaroaren 14an Bilboko kaleak jendez lepo beteko ditugu Badatorren Euskal Herria defendatzeko!, Gorliztarrok ere bertan egongo gara.

BIHAR Danontzat Gaztetxea eta Gorlizen Euskaraz   prestatutako egun polita dugu
02/10/2026

BIHAR Danontzat Gaztetxea eta Gorlizen Euskaraz prestatutako egun polita dugu

Zorionak Gulen eta zorionak Piratak Euskadiko txapelduna berriro ere.
26/09/2026

Zorionak Gulen eta zorionak Piratak
Euskadiko txapelduna berriro ere.

Gaur, irailak 24, 18:00etan, Gorlizko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, Gorliz Resiliente proiektua aurkeztuko da: Nola...
24/09/2026

Gaur, irailak 24, 18:00etan, Gorlizko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, Gorliz Resiliente proiektua aurkeztuko da: Nola prestatu Gorliz etorkizunaren erronketarako?

Proiektu hau EH Bildu Gorlizek proposatu genuelako gauzatzen da, 2025eko aurrekontuen alde egiteko trukean. Horregatik, eskerrik asko Gorliz Bizirik-i, akordioaren zati hau betetzeagatik. Hitzartutakoa betetzea da herri-politikak sinesgarri egiten duena.

Proiektua Gorlizko baratze ekosozialetatik abiatu da, eta urrats bat gehiago eman nahi du: elikadura, ura, energia, hondakinak eta komunitatea elkarrekin pentsatzea, Gorliz etorkizuneko erronkei hobeto prest egon dadin.

Zatozte! Amaieran, mokadutxoa izango dugu.



(Castellano)

Mañana, 24 de septiembre, a las 18:00 h, en el Salón de Plenos del Ayuntamiento, se presenta Gorliz Resiliente: ¿Cómo puede Gorliz prepararse para los retos del mañana?

Esta proyecto es posible porque EH Bildu Gorliz lo propuso a cambio de apoyar el presupuesto de 2025. Por eso damos las gracias a Gorliz Bizirik por cumplir su parte del pacto. Cumplir lo acordado es lo que da credibilidad a la política municipal.

El proyecto nació de las huertas ecosociales de Gorliz y quiere dar un paso más: pensar juntas y juntos la alimentación, el agua, la energía, los residuos y la comunidad para que Gorliz esté mejor preparado ante los retos del futuro.

¡Os esperamos! Al finalizar, picoteo.

Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko egindako lana
17/09/2026

Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko egindako lana

Gaur duela 50 urte, 1976ko abuztuaren 29an, Lemoizko zentral nuklearraren kontrako manifestazioa burutu zen Plentziatik ...
29/08/2026

Gaur duela 50 urte, 1976ko abuztuaren 29an, Lemoizko zentral nuklearraren kontrako manifestazioa burutu zen Plentziatik Gorlizera. 50.000 lagun inguruk parte hartu zuten Euskal Kostalde Ez Nuklearraren Aldeko Batzordeak deitutako mobilizazio honetan. Parte hartzaileen artean Eduardo Chillida eskultorea zegoen besteak beste, mugimendu antinuklearraren logotipoaren diseinatzailea. Dozenaka pankartez gain, oraindik legeztatu barik zeuden ikurrinak ere eraman zituen jendetzak. Urteetako mobilizazio eta aldarrikapenen ostean, zentral nuklearraren proiektua geldiaraztea lortu zen.

Orain antzeko egoera batean aurkitzen gara, non herritarren partehartzea ukatzen den. Herriak erabaki dezala Basordako etorkizuna!

___________

Hoy hace 50 años, el 29 de agosto de 1976, se celebró una manifestación de Plentzia a Gorliz contra la central nuclear de Lemoiz. Alrededor de 50.000 personas participaron en esta movilización convocada por la Comisión de Defensa de una Costa Vasca No Nuclear. Entre los participantes se encontraba el escultor Eduardo Chillida, diseñador del logotipo del movimiento antinuclear. Además de decenas de pancartas, la multitud también portó ikurriñas que aún no estaban legalizadas. Tras años de movilizaciones y reivindicaciones, se logró paralizar el proyecto de la central nuclear.

Ahora nos encontramos en una situación parecida, en la que se niega la participación popular en la toma de decisiones. ¡Que el pueblo decida el futuro de Basorda!

Argazkiak: Colección Arturo Delgado Martinez.

📣 *Abian da Hiriburuetako Udaletarako, Batzar Nagusietako eta Nafarroako Parlamenturako EH BILDUren zerrendaburu izango ...
28/08/2026

📣 *Abian da Hiriburuetako Udaletarako, Batzar Nagusietako eta Nafarroako Parlamenturako EH BILDUren zerrendaburu izango diren pertsonak aukeratzeko prozesua.*

👉 _*Bilkide bazara, Hauteskunde Batzordeen proposamenak bozkatu ahal izango dituzu bihar, larunbata, hilak 29, 12:00ak arte*_. Batzorde horiek hautaketa-prozesuak behar bezala garatzen direla zainduko dute. Sartu *elkarrekin.ehbildu.eus* webgunean eta parte hartu.

👉 _*Izena emanda bazaude, baina Bilkide EZ bazara,*_ gogoratu parte-hartzea berretsi eta beranduenez abuztuaren 31n erroldan izena eman behar duzula. Urrats hori egin ezean, ezin izango duzu botoa eman iraileko prozesuetan, bertan aukeratuko baitira gure zerrendetako buruak hiriburuetako udaletan, Batzar Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan. Egizu lehenbailehen *elkarrekin.ehbildu.eus* webgunean.

👉 _*Oraindik ez bazaude EH Bildun izena emanda,*_ hau ere une egokia da pausoa emateko. Eman izena eta/edo egin zaitez bilkide prozesu honetan parte hartzeko *elkarrekin.ehbildu.eus* webgunean.

🗳️ _*ZURE PARTE-HARTZEA GARRANTZITSUA DA!*_ Guztion artean eraiki nahi ditugu proiektua eta hurrengo hauteskunde zikloari aurre egiteko hautagaitzak.

*Animatu parte hartzera!*

👉 *elkarrekin.ehbildu.eus*

GORA ANDRA MARIKO JAIAKJarraitu jaietaz disfrutatzen, herria egiten eta errespeta ditzagun gure auzokideak
05/08/2026

GORA ANDRA MARIKO JAIAK
Jarraitu jaietaz disfrutatzen, herria egiten eta errespeta ditzagun gure auzokideak

Gaur duela 89 urte, 1937ko uztailaren 22an, Bilboko Larrinaga kartzelan Gorlizko udal ordezkaria zen Ramon Bilbao Onaind...
22/07/2026

Gaur duela 89 urte, 1937ko uztailaren 22an, Bilboko Larrinaga kartzelan Gorlizko udal ordezkaria zen Ramon Bilbao Onaindi eta Gorlizko Erietxeko atezaina zen Rafael Ziluaga Mellique fusilatu zituzten faxistek. Ramon Bilbao Onaindi EAE-ANV eta Alianza Maritimako kidea zen; Rafael Ziluaga Mellique sozialista zen. Herriko hamar lagunen aurkako gerra epaiketa baten ostean, lau pertsona heriotz zigorrera kondenatuak izan ziren, eta beste seiak, biziarteko kartzela zigorrera. Aipatutako Ramon Bilbao Onaindi eta Rafael Ziluaga Melliquez gain, Ramón Gangoiti Sarria (alkatea) eta Martin Larrazabal Marcaida (aguazila) ere, heriotz zigorrera kondenatuak izan ziren, baina kartzela zigorrengatik aldatu zieten kondena biei.

Ramon Bilbaok fusilatua izan aurretik idatzitako azken gutunean esan bezala "...pues los buenos actos se pagan muchas veces como ahora, con la vida o con el honor...". Askatasun haizea gara.

______________________________

Hoy hace 89 años, el 22 de julio de 1937, Ramón Bilbao Onaindi, representante municipal de Gorliz y Rafael Ziluaga Mellique, conserje del Sanatorio de Gorliz, fueron fusilados por los fascistas en la cárcel de Larrinaga en Bilbao. Ramón Bilbao Onaindi era miembro de EAE-ANV y Alianza Maritima; Rafael Ziluaga Mellique era socialista. Tras un consejo de guerra contra diez personas del pueblo, cuatro personas fueron condenadas a muerte y las otras seis, a cadena perpetua. Además de los citados Ramón Bilbao Onaindi y Rafael Ziluaga Melliqué, también Ramón Gangoiti Sarria (alcalde) y Martín Larrazabal Marcaida (alguacil) fueron condenados a muerte, pero a ambos les fue conmutada por la cadena perpetua.

Como decía Ramón Bilbao en su última carta antes de ser fusilado "... pues los buenos actos se pagan muchas veces como ahora, con la vida o con el honor...". Somos viento de libertad.

📢 *BAT EGIN EGUNA* ☢️✊Ekainak 13 ➡️ Plentzia, Gorliz eta Lemoiz herrien arteko martxa 🚶‍♀️‍➡️🚶Ekainaren 13an elkartuko g...
10/06/2026

📢 *BAT EGIN EGUNA* ☢️✊
Ekainak 13 ➡️ Plentzia, Gorliz eta Lemoiz herrien arteko martxa 🚶‍♀️‍➡️🚶

Ekainaren 13an elkartuko gara memoria historikoa eta borroka antinuklearra gogoratzeko. Komunitate osoarekin batera egingo dugu ibilaldia, eta amaieran Armintzako portuan batuko gara luntx txiki batekin eta ekitaldi batekin.

🟢 Plentzia, Gorliz eta Lemoizen jendea martxara lotzeko aukera egongo da.

🎤 Amaierako ekitaldia Armintzako portuan izango da.

🚆 Gogorarazi nahi dugu ahal den neurrian zerbitzu publikoa erabiltzea, batez ere Armintzara zuzenean etorriko bazarete.

Zabaldu deialdia eta zatoz gurekin! 💛

Dirección

Górliz-Elexalde
48630

Página web

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando EH Bildu Gorliz publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Servicios Gubernamentales cercanos