Idiazabalgo Udala

Cómo llegar Página web

Idiazabalgo Udala Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Idiazabalgo Udala, Servicio público y gubernamental, Plaza Nagusia, 3, Idiazabal.

🌰 Gaztaina eta jolas, hala ospatu dugu Idiazabalen
31/10/2026

🌰 Gaztaina eta jolas, hala ospatu dugu Idiazabalen

𝗔𝗥𝗜𝗠𝗘𝗡 𝗚𝗔𝗨𝗔 𝗜𝗗𝗜𝗔𝗭𝗔𝗕𝗔𝗟𝗘𝗡🎃 Larunbat honetan, hilak 31, Arimen Gaua ospatuko dugu Idiazabalen. Arratsaldean hasita, mozorro...
28/10/2026

𝗔𝗥𝗜𝗠𝗘𝗡 𝗚𝗔𝗨𝗔 𝗜𝗗𝗜𝗔𝗭𝗔𝗕𝗔𝗟𝗘𝗡
🎃 Larunbat honetan, hilak 31, Arimen Gaua ospatuko dugu Idiazabalen. Arratsaldean hasita, mozorrotuen topaketa, kriseiluak egitea, ibilbide beldurgarria, gaztaina erreak, sagardoa eta sagar-zukua izango ditugu. Jantzi trapu zaharrekin eta zatoz jendea ikaratzera!!!

'𝗢𝗧𝗦𝗢𝗞𝗢 𝗘𝗧𝗔 𝗫𝗜𝗫𝗜𝗟𝗜'🐺 Bihar, asteazkena, 'Otsoko eta Xixili' haurrentzako ipuin kontakizun musikatua ikusteko aukera izan...
27/10/2026

'𝗢𝗧𝗦𝗢𝗞𝗢 𝗘𝗧𝗔 𝗫𝗜𝗫𝗜𝗟𝗜'
🐺 Bihar, asteazkena, 'Otsoko eta Xixili' haurrentzako ipuin kontakizun musikatua ikusteko aukera izango da Idiazabalen, Maren Basterretxea kontalari eta musikariaren eskutik. Emanaldia 17:00etan izango da, Udaletxeko Areto Nagusian.

26/10/2026

𝗘𝗥𝗥𝗜𝗚𝗢𝗥𝗔: 𝗦𝗨𝗦𝗧𝗥𝗔𝗜𝗧𝗜𝗞 𝗘𝗦𝗣𝗔𝗭𝗜𝗢𝗥𝗔
🥡 Errigora euskararen aldeko auzolan erraldoia irudikatzen duen dokumentala Idiazabalen ikusteko aukera izango da bihar, asteartea, Idiazabalen. Emanaldia 18:00etan izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Bestalde, gogoratu udazkeneko kanpaina azaroaren 12ra arte dagoela martxan.
ℹ️ Informazioa eta eskariak: www.errigora.eus

𝗚𝗔𝗭𝗧𝗘𝗟𝗘𝗞𝗨𝗔👧🏻  Idiazabalgo Gaztelekuak larunbatean, hilak 24, irekiko ditu ateak. Asteburuetan 16:30etik 19:30era egongo ...
23/10/2026

𝗚𝗔𝗭𝗧𝗘𝗟𝗘𝗞𝗨𝗔
👧🏻 Idiazabalgo Gaztelekuak larunbatean, hilak 24, irekiko ditu ateak. Asteburuetan 16:30etik 19:30era egongo da zabalik. Aurten, berrikuntza moduan, zenbait asteburutan igande arratsaldearen ordez, ostiral arratsaldetan emango du zerbitzua, Gaztelekuko egutegiaren arabera. Parte hartzeko, ezinbestekoa da izena aurrez ematea; urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean izango da horretarako aukera, Gaztelekuan bertan.
ℹ️ Informazioa: https://labur.eus/gaztelekua26

🏡 Bukatu dira Herri Eskolako jolastokia eraldatzeko bigarren faseko lanak. Egurrezko egitura berria egin da, lehen banat...
22/10/2026

🏡 Bukatu dira Herri Eskolako jolastokia eraldatzeko bigarren faseko lanak. Egurrezko egitura berria egin da, lehen banatuta zeuden jolastokiaren bi eremuak uztartzeko. Eremu berdeak, zurezko harmailak, parterreak eta kolunpio berria ere jarri dira, besteak beste. Baliabide berrien erabilera egokia egiteko deia zabaldu du Udalak.
ℹ Informazioa: https://www.idiazabal.eus/eu/w/15538241-255

20/10/2026

𝗚𝗜𝗣𝗨𝗭𝗞𝗢𝗔 𝗠𝗨𝗚𝗜𝗧𝗨𝗭 𝗘𝗥𝗥𝗢𝗡𝗞𝗔
👟 Idiazabalgo Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Gipuzkoa Mugituz 2026 erronkara batzera. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak antolatutako ekimena da, helburu, adin guztietako herritarren artean jarduera fisikoa eta bizitza osasungarria bultzatzea duena. Udalerri ezberdinak liga birtual batean lehiatuko dira. Urriaren 26tik abenduaren 15era, gure herritarrek erregistratutako kilometro aktibo bakoitzak puntuak batuko ditu Idiazabalentzat. Lortuko al dugu Gipuzkoako herririk aktiboena izatea?
ℹ️ https://www.idiazabal.eus/eu/w/15538241-253

𝗕𝗘𝗥𝗗𝗜𝗡𝗗𝗨𝗥𝗘𝗡 𝗭𝗘𝗥𝗕𝗜𝗧𝗭𝗨 𝗜𝗕𝗜𝗟𝗧𝗔𝗥𝗜𝗔🏳️‍🌈 LGTBIQ+ pertsonei, senideei eta entitateei arreta, informazioa eta aholkularitza emat...
15/10/2026

𝗕𝗘𝗥𝗗𝗜𝗡𝗗𝗨𝗥𝗘𝗡 𝗭𝗘𝗥𝗕𝗜𝗧𝗭𝗨 𝗜𝗕𝗜𝗟𝗧𝗔𝗥𝗜𝗔
🏳️‍🌈 LGTBIQ+ pertsonei, senideei eta entitateei arreta, informazioa eta aholkularitza emateko Zerbitzu Ibiltaria eskainiko du Berdinduk Idiazabalen. Urriaren 20an izango da, goiezez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-19:00), udaletxean. Hitzordua eskatzeko, [email protected] edo telefonoz: 900 840 128 / 688 769 865

14/10/2026

🐑 Asteburuan, 'Zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna. Latxa Ardia' erakusketa egileen eskutik bisitatzeko aukera izan da, bai irekiera ekitaldian, eta bai Baserritarren Egunean egindako bisita gidatuetan. Orain arte ikusterik izan ez baduzu, gogoratu hilaren 23ra arte bisitatu daitekeela, goizez (10:30-12:30) eta arratsaldez (16:00-19:00), Udaletxeko Areto Nagusian.

𝗘𝗟𝗧𝗭𝗜𝗘𝗚𝗢𝗥𝗔 𝗜𝗥𝗧𝗘𝗘𝗥𝗔🍇 Azaroaren 7an, urteroko irteera egingo da Arabar Errioxako Eltziego herrira. Autobusa 08:30ean abiat...
14/10/2026

𝗘𝗟𝗧𝗭𝗜𝗘𝗚𝗢𝗥𝗔 𝗜𝗥𝗧𝗘𝗘𝗥𝗔
🍇 Azaroaren 7an, urteroko irteera egingo da Arabar Errioxako Eltziego herrira. Autobusa 08:30ean abiatuko da Idiazabaldik. Bertara iritsitakoan, hamaiketakoa izango da, eta ondoren herri kirolak eta herri bazkaria. Itzulerako autobusa 21:00etan izango da.
📝 Izen-ematea azaroaren 2ra arte, liburutegian: goizez (10:30-12:30) eta arratsaldez (16:00-19:00).
Prezioa: 25 euro.

Dirección

Plaza Nagusia, 3
Idiazábal
20213

Horario de apertura

Lunes 08:00 - 14:00
Martes 08:00 - 14:00
Miércoles 08:00 - 14:00
Jueves 08:00 - 14:00
Viernes 08:00 - 14:00

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Idiazabalgo Udala publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Compartir

Servicios Gubernamentales cercanos