EH Bildu Lazkao

Cómo llegar Página web

EH Bildu Lazkao Lazkaoko ezkerreko indar suberanisten koalizioa.

BAT EGINEuskararekinIkastolekinEtorkizunarekin
04/10/2026

BAT EGIN

Euskararekin

Ikastolekin

Etorkizunarekin

04/10/2026
Ibilian-ibilian, bueltan da Kilometroak Lazkaon!Bihar, Lazkaoko kaleak eta plazak euskaraz eta kulturaz beteko ditugu.Gu...
03/10/2026

Ibilian-ibilian, bueltan da Kilometroak Lazkaon!

Bihar, Lazkaoko kaleak eta plazak euskaraz eta kulturaz beteko ditugu.

Gure hizkuntza, hezkuntza eta komunitatea ardatz dituen jai herrikoi honen alde, Lazkaoko EH Bildutik gure babesa eta lanerako konpromisoa berresten ditugu.

Eskerrik asko bihotzez, hau guztia posible egiten duzuen guztioi. Bihar, elkarrekin jarraituko dugu, euskararen eta komunitatearen bidetik, Lazkao eraikitzen.

Ikasturte berriarekin batera, Nabarmenak bueltan dira. Azken hilabeteetan udalaren jarduerari eta herriko g*i eta kezka ...
02/10/2026

Ikasturte berriarekin batera, Nabarmenak bueltan dira.

Azken hilabeteetan udalaren jarduerari eta herriko g*i eta kezka nagusiei buruzko gure irakurketa eta hausnarketak partekatu nahi ditugu gaurkoan zuekin.

01/10/2026
Atzo, JTK Eguneko herri kiroletan parte hartzeko aukera izan genuen.Eskerrik asko antolatzaileei egindako lanagatik eta,...
27/09/2026

Atzo, JTK Eguneko herri kiroletan parte hartzeko aukera izan genuen.
Eskerrik asko antolatzaileei egindako lanagatik eta, nola ez, parte hartu zenuten herritar guztioi.

Halako ekimenek erakusten dute herriak parte hartzen duenean, herria bizi-bizirik dagoela.

Euskal kultura sustatuz eta plaza betez, herria bizirik.

Lazkaoko EH Bilduko kideok Gasteizen ospatzen ari den konferentzia politikoan gaude.Ideiak partekatu, eztabaidatu eta au...
19/09/2026

Lazkaoko EH Bilduko kideok Gasteizen ospatzen ari den konferentzia politikoan gaude.

Ideiak partekatu, eztabaidatu eta aurrera begirako erronkak elkarrekin lantzen, Euskal Herriaren eta Lazkaoren etorkizunari ekarpena egiteko.

Gaur 100 urte dira Lazkao Txiki jaio zela. Haren memoria eta euskal kulturari egindako ekarpen handia aitortzeko eguna d...
15/09/2026

Gaur 100 urte dira Lazkao Txiki jaio zela. Haren memoria eta euskal kulturari egindako ekarpen handia aitortzeko eguna da.

Euskararen, bertsolaritzaren eta gure herriaren ondarearen transmisioan arrasto sakona utzi zuen. Haren hitzek eta umoreak bizirik jarraitzen dute.

Azaroaren 14an Bilbon elkartuko gara.Badatorren Euskal Herria defendatu!
09/09/2026

Azaroaren 14an Bilbon elkartuko gara.

Badatorren Euskal Herria defendatu!

Iragana, oraina eta etorkizuna. Lana eginaz goaz aurrera, kate horretan, denok batera.Duela mendi erdi Bergaran irekitak...
19/07/2026

Iragana, oraina eta etorkizuna. Lana eginaz goaz aurrera, kate horretan, denok batera.

Duela mendi erdi Bergaran irekitako bideari jarraipena eman diogu gaur Alkateen Mugimenduaren ausardia eta balentria omenduz eta Foruen abolizioaren 150. urteurrena gogoratuz.

Gure nazioaren aitortza ez delako iraganeko auzia, gaurko premia demokratikoa eta etorkizunerako giltza baizik.

Iraganetik datorren askatasun nahia etorkizunera eraman nahi dugu, belaunaldiz belaunaldi transmititu den aldarria eta konpromisoa berrituz, autogobernuaren izpiritua gaurko garaietara egokituz eta nazio gisa behar ditugun tresna politikoetan islatuz.

Dirección

Lazkao
Lazcano
20210

Notificaciones

Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando EH Bildu Lazkao publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir