21/09/2026
📌 Liburu gomendioa
Gaurkoan Ehun zaldi tristan, Ainhoa Urien Telletxeren liburua gomendatzen dizuegu.
A-8 autopistaren mutur batetik bestera bizi da kontakizun-sorta honetako protagonista, hiriaren eta baserriaren artean, bakoitzak bere nortasunaren alde bat elikatzen diola.
Era askotako indarrek egiten dute talka bere baitan: habitat motek, harreman klase askotarikoek, erreferentzia kultural desberdinek... Irenegandik abiatu eta pertsonaia-gama ñabar bat zabaltzen da istorio hauetan zehar, denak ere txirikorda batean korapilatuak, ipuinetik eleberrira doan bide batean legez.
Zuek irakurri duzue?
Zer iruditu zaizue?
📚🖋️