23/10/2026
Hirugarren urtez jarraian, Orioko Udalak ekitaldi publiko bat egingo du urtean zehar nabarmendu diren oriotarrei aitortza eta omen egiteko 🙌🏼
🗓️ Ekitaldia urte bukaeran izango da, baina horren aurretik, proposamenak jasotzeko epea zabaldu du Udalak azaroaren 15era arte.
👏 Orion jende asko d**o herriari ekarpena egiten diona, bakoitzak bere eremutik: kultura, kirola, zientzia, gizartea… Batzuk oso agerikoak dira, baina beste batzuk, berriz, isilean pasatzen dira askotan. Guztien ekarria aitortu eta omentzea izango da ekitaldiaren xedea.
Herritarrek aukerak proposatu ditzakete Udalaren webgunean eskuragarri d**oen galdetegiaren bidez ✍
📥 Aurten nabarmendu diren eta omena merezi duten oriotarrak (norbanakoak edo taldeak) proposatu daitezke, eta hautagaiaren merezimenduak deskribatu beharko dira: haren ibilbidea, lorpenak, balioak… baloratzeko modukoa iruditzen zaien guztia. Merezimendu horiek ilustratzen dituzten artxiboen estekak ere aurkeztu ahal izango dira: prentsan argitaratutako testuak, argazkiak…
☝️ Hautagai izateko, oriotarra edo Orion erroldatutakoa izan behar da; edo, bestela, herriko kultur edo kirol-elkarteren batean ibilitakoa edo dabilena.
Behin hautagaiak aurkezteko epea pasatuta, mahai tekniko batek aztertuko ditu proposamenak eta, ondoren, epaimahaiak hartuko du azken erabakia eta aukeratuko ditu aurten omena jasoko duten oriotarrak 🤗
🔗 Informazio osagarria eta galdetegira lotura, Orioko Udalaren webgunean.
_