29/10/2026
Bihar, ostirala, 19:00etatik aurrera, Polifeme arte soinuduna eta esperimentala ezagutzeko aukera izango dugu Labe Garaia parkean.
Hots-arteko proiektu honek musika-sormena arakatzen du uhin elektromagnetikoetatik abiatuta, elektronika, fisika eta musika batuz gure frekuentzien ingurunea entzungarri egiteko. Gailu analogikoek, hala nola irrati- telebistek, TB ereduen sorgailuek, kalkulagailuek edo walkie-talkiek, elkarrekintzan dihardute espektro elektromagnetikoa aldatuz, sintetizadore eta ustekabeko erritmo-kaxa gisa funtzionatuz.
Polifeme da María Cervellóren izen artistikoa. 2012az geroztik, Madame Mim diziplina anitzeko eremuaren kultur kudeaketa darama, erreferentzia musika elektronikoaren eta esperimentalaren zikloetan. Bertatik pasa dira The Space Lady, Bitchin Bajas edo Hiro Kone artistak. 2017an, Polifeme proiektu pertsonalari ekin zion, eta 2018tik jardun du, besteak beste, PinPanPun, Volumens edo LEM festibaletan, honako artista hauekin eszenatokia partekatuz: Dave Phillips, Pierce Warnecke, Sun Araw edo Dame Area. Bere hots-ikerketari esker, oso konbentzionalak ez diren gailuen erritmo-aukerak arakatu ditu. Hala, irrati-telebistekin, elektrokardiografoekin edo plasma-bolekin aritu da, eta egun sekuentziadore bat garatzen dihardu itsas radarraren pantailatik abiatuta.