28/10/2026
[EUSKARA] Iazko Augustin Zubikarai nobela bekarekin idatzitako ‘Neguberria’ liburua aurkeztu du Ekaitz Herrera idazleak, Ondarroako Udalaren eta Elkar argitaletxearen lankidetza tarteko.
Azaroaren 5ean, eguena, aurkeztuko du bere lana Ondarroan, Literatur Amuak jaialdiko Augustin Zubikarai sariketaren baitan, 18:00etan Kofradia Zaharrean.
🎙️Irina Alkorta alkateordeak parte hartu du aurkezpenean:
📚💭“Gaurkoa ez da liburu baten aurkezpena bakarrik, urtebeteko ahalegina, irudimena eta pasioa biltzen dituen altxor bat baizik”.
🪶“Badakigu nola bizi garen: pantailak, algoritmoak eta gure eguneroko kontsumo ohiturak errazegi eramaten gaituzte erdarazko produktuetara. Horregatik, inertzia hori apurtu beharra daukagu”.
🗣️“Euskaraz pentsatu eta idatzitako nobela honek, erakusten du, gure hizkuntzak baduela mundua kontatzeko eta gu hunkitzeko indar guztia”.